A continuación os dejamos la entrevista que nos hicieron el sábado en Zarauzko Hitza

Jarraian, larunbatean, Zarauzko Hitzan egin ziguten elkarrizketa atxikitzen dizuegu. 


Anne Galarraga (Kantauri marka) 




Onintza Lete Arrieta

Erosketak egitean plastikozko poltsak erabili beharrean telazkoak erabil daitezke, eta oihalezko poltsa politak egiten ditu orain urtebete ingurutik Anne Galarraga zarauztarrak. Txitxirio edo garbantzuentzat dira batzuk, barazkientzat beste batzuk... Era guztietakoak ditu salgai, txikiak 3 euroan eta handixeagoak 5 euroan. Poltsa handiak ere egiten ditu, eta horiek barruan sakutxoak dituzte.

"Jendeari gustatzen zaizkio eta erosten ditu, baina ez da erraza. Izan ere, orain hasi gara ohitzen plastikorik ez erabiltzera. Pixkanaka, nabari da kontzientzia hori ari dela garatzen".

Kalerako poltsak egiten hasi zen, bere lana utzi ondoren. "Josteko ikastaroa egin, eta denda batek eskaini zidan aukera, nahi banuen poltsak han saltzeko. Ausartu egin nintzen, eta denak saldu ziren. Horrela hasi nintzen. Gero, ikusi nuen egunerokoan plastiko mordoa erabiltzen nuela, eta pentsatu nuen hori aldatzea. Horrela hasi nintzen sakutxoak eta poltsak egiten, soberan gelditzen zitzaidan oihal zatiekin". Kotoia eta lihoa erabiltzen du gehienbat, eta denak dira naturalak, plastikozko zatirik gabeak.


Elkarrizketaren esteka: https://zarauzkohitza.eus/zarautz/1571583025660-ekonomia-alternatibo-eta-solidarioen-azokan-sakonduz

Link de la entrevista: https://zarauzkohitza.eus/zarautz/1571583025660-ekonomia-alternatibo-eta-solidarioen-azokan-sakonduz